Biotz Alai Txiki

 

Abestuz ondo pasatu nahi al duzu?

 

8 eta 15 urte bitartean badituzu, Biotz Alai Txiki abesbatzan parte hartzera animatzen zaitugu. Musika ikasiz dibertituko gara.

 

Interesik baduzu, jarri harremanetan gurekin:

  • Webgunearen bidez
  • E-mailez txiki@biotzalai.com
  • Telefonoz 629967623

Abesbatza osatzeko entzunaldiak egingo dira urriaren 1ean eta 2an. Izena emandakoekin zehaztuko dugu hitzordua.

 


 

  • Abesbatza 8-15 urte bitarteko neska-mutilentzat.
  • Entseguak larunbatetan 17:30etik 19:00etara.
  • Adingabekoek Zuzendariaren jarraibideak bete beharko dituzte uneoro.

  • Izena emateko formularioa sinatzeak edo bidaltzeak esan nahi du gurasoek baimena ematen dutela adingabekoak entseguetan, kontzertuetan eta abesbatzaren inguruko ekitaldietan parte har dezan, baita jarduerak bideoan edo argazkitan zabaltzeko ere, abesbatzaren jarduerak sustatzeko xedez.

  • Biotz Alai Abesbatzak taldearen argazkiak edo bideoak soilik argitaratzeko konpromisoa hartzen du, batik bat jendaurreko emanaldietan.

  • Gurasoek edo tutoreek, Biotz Alai Txikiko arduradunekin harremanetan sartzeko, txiki@biotzalai.com helbide elektronikoa edo 629967623 telefono zenbakia erabiliko dituzte.

  • Jarduerak 10 euroko kostua du hilean. Diru hori hiru kuotatan ordainduko da, 30 eurokoa bakoitza, banku-helbideratzearen bidez.
  • Asistentzia nahitaezkoa da; ez etortzeak ez du askatzen kuotak ordaindu beharretik.

  • Entseguetara justifikaziorik gabe kale egiteak edo arauak ez betetzeak abesbatzatik kaleratua izatea ekar dezake.

 

AURREINSKRIPZIOKO FORMULARIOA ESKURATZEA