Gurekin abestu nahi?

Oharra: Lege-araudiaren arabera, pandemia garaian, saiakuntza presentzialak eten egin ditugu. Gaur egun, bideokonferentzia bidez ari gara entseatzen.

 

---------------

Basagoiti, 68 (Getxo) helbidean entseatzen dugu, ostegun eta ostiraletan

 

 

Ostegunetan ahotsen araberako entseguak egiten ditugu: 19:30etik 20:45era baxu eta baritonoek entseatzen dugu; eta 20:45etik 22:00etara tenoreek. Ostiraletan talde osoa elkartuta egiten ditugu saioak, 19:45etik 21:45era. 

 

 

Gurekin parte hartzeko asmorik bazenu, etorri lasai nahi duzun ostegun edo ostiralean. Behar duzun gauza bakarra afinaziorako gaitasuna da, alegia belarri fina. Bestalde, gure araudiari erreparatuz gero, jakin behar duzu gure taldean hasteko 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izan behar dituzula.

 

 

Etortzen zarenean gure zuzendariak probatxo bat egingo dizu ongi afinatzeko gai zarela ziurtatzeko, eta jarraian berak erabakiko du zuere ahotsa zein ahots-kordan egokitzen den hobekien, eta horren arabera tenore edo baxuen taldean sartuko zara. Proba hori pasa ondoren abestiak ikasi bitarteko probaldi batean sartuko zara kontzertu batean abestu arte. Hortik aurrera Biotz Alai Abesbatzako elkartekide izango zaitugu!

 

 

Ongi etorri!