Zuzendaria


2016tik aurrera taldea zuzentzeko lanak Juanlu Díaz-Emparanzak egiten ditu.

Bizkaiko Leioako musika eskolan pianista ikasketak hasi zituen. Miguel Ituarte, Irini Gaitani eta Ricardo Descalzo maisuekin Euskal Herriko Goi musika eskolan, Musikenen piano ikasketak jarraitu zituen.

Ahots laguntzaile bezala Nacieij Pikulski maisuarekin espezializatu da.

Ahots ikasketak egin ditu Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin donostiako Francisco Escudero musika eskolan.

 Gabriel Baltes eta Arturo Tamayo maisuekin musika  zuzendaritza titulua lortu du  Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, Musikenen.

 Johan Duijck, Josep Vila, Marco García de Paz y Carlo Pavese maisuekin abesbatza zuzendari ikasketetan parte artu du.

Txikitatik abesbatzetan aritu da abeslari bezala, lehenik Kantika koralean, 2008 ko Estatuko Sari Nagusia irabaziz eta 2015rarte Leioako San Bautista abesbatzan abestu du.Tolosako KUP taldean, Donostiako Orfeoian, Errenteriako AndraMari Abesbatzean , Irungo Ametsa Gazte koralean eta Donostiako Opus Lirikan parte artu du.

2013-2014 Ikasturtean Donostoako orfeoi txikia zuzendu zuen.

2014-tik 2018-rarte Donostiako Agrupacion Lírica Itsaso zuzendu du.

2016tik Biotz Alai Abesbatzaren zuzendaria da.